Era berean, martxoaren 19tik 28ra Leioako ezker abertzaleak antolatuko dituen Herri Jardunaldi irekietan euskara ere eztabaidagai izango da. Ordua zehazteke dagoela, mintegi berri hori martxoaren 20an izango da, Kurkudi herriko tabernan. Bitartean, txostenaren zirriborroa (pdf) eskura daiteke.
Hainbat datu soziolinguistiko
Leioako ezker abertzaleak jasotako datuen arabera, 2001ean leioaztarren %21,8 zen euskalduna eta %30 ia euskalduna. Ama hizkuntza %7,5ek zeukan euskara baina %2,9k baino ez zuen etxean erabiltzen. Bestalde, nabarmentzen dute herrian bi euskaltegi izanik, “azken urteotan, beherantz egin duela matrikulazioak”. Administrazioari dagokionez, eta 1999ko datuetan oinarrituta, ezker abertzaleak salatu du “lanpostuen %47ri soilik” jarri diotela “euskara jakitearen derrigorrezkotasuna”. Urte bereko datuen arabera gainera, aurrekontuaren %2,23 baino ez zuten euskarara bideratu.