Algortako
Korrika batzordeak antolatuta, ostegun honetan, martxoak 15, aurkeztuko dute Korrika 15, Patxeko I tabernan. Bertan, bertsolariak, hitzalditxoa, bideo emanaldia, kantaren aurkezpena, azkaria eta aurtengo edizioari buruzko xehetasun guztiak izango dute bertaratu nahi diren guztiek, 20:00etatik aurrera. "Heldu" lelopean lau egun lehenago Karrantzatik abiatu ostean, martxoaren 26an, goizeko 8:30ak eta 9:00ak artean helduko da Korrika Getxo udalerrira. Berangotik "Guecho" kartela ipintzen duen Salsiduko baserrian sartu eta Getxoko Ollaretxe, Ormatza estarta, Goñi, Gabriel Ramos Uranga, Maidagan, Aingeruaren etorbidea eta Bidezabal; Algortako Sarrikobaso, Algortako etorbidea, Mariandresena, Telletxe, Sarrikobaso berriro, Salsidu, Villamonte, Iparbide eta Makaletako etorbidea; Itzubaltzeta / Erromoko Avanzada, Gobelaurre, Santa Eugenia, Kresaltxu eta Ibaiondo; eta Areetako Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Portugalete aldera joango da Bizkaiko Zubia hartuz. Baina motorrak berotzeko, martxoaren 23an, Algortako Getxo Antzokian, Korrika Kulturaleko jarduera berezi batekin gozatzeko aukera egongo da: Mokaua Logela Multimediaren ikuskizuna hain zuzen. Argazkian, Korrikaren 14. edizioak Bizkaiko Zubia igaro zueneko irudi bat.