Erandion etzi emango dituzte Korrikaren inguruko xehetasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 14a, 19:28

Erandioko Korrika batzordeak iragarri duenez, denetarik egongo da ostiral honetarako, martxoak 16, prestatu duten ekitaldian. "Ikuskizun ederra prestatu dugu. Musika, dantzak, perkusioa, trikitixa, luntxa, erromeri txikia... erandioztar asko parte hartuko dugu, guztion artean egindako lana. Ezin duzu galdu! Informazio guztia ere emango dizuegu, noiz pasatuko den Korrika, noiz izango den afaria, Kantagunea...", adierazi dute. Aurkezpena 19:30etik aurrera izango da, Altzagako udal azokan. Korrika martxoaren 16an 17:00etan helduko da Altzagara. Bertatik, Astrabudua eta Leioara joango da, eta 18:00ak inguruan Arriagara helduko da. Egunean zehar, zenbait emanaldi izango dira Korrikaren etorrera ospatzeko. Argazkian, Korrika 14 Erandiotik igarotzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun