Euskal Herriko Unibertsitatea Espainian aplikatu den CD eta DVDak birziklatzeko lehenengo zerbitzuari (Cederika programa) batu zaion aurreneko erakundeetako bat izan da, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Bizkaiko Sarbide teknologia enpresak Gaiker, Haizelan eta Recycling Plasten laguntzarekin sortutako sistema aitzindari hau, proba bat egin ondoren, 2006an jarri zen abian Bizkaian. Urtebetean, EHUk, CD eta DVDen birziklatze programa batean parte hartzen duen unibertsitate bakarrak, 30.000 disko inguru bidali ditu birziklatzera, hau da, tona erdi bat. Cederika proiektuan parte hartzen duten gainontzeko erakunde eta enpresek bezala, EHUk erabilitako CD eta DVDak batzeko edukiontzi bereziak ditu. Horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako ikastegi guztietan banatuta daude. Horrez gain, unibertsitateak diskoetan gordetako informazioa suntsitzen duten makinak ere baditu, diskoak birziklatzera bidali orduko erabiltzen direnak, egokitzat jotzen bada. Sarbide enpresak hartzen du diskoak batu eta Urtuellako Recycling Plasten birziklatze instalaziora bidaltzeko ardura.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!