Jardunaldiak iragartzen dituen kartelak “arrazakeriaren aurka aurpegia ipini nahi izan duten” sei getxoztarren argazkiak jasotzen ditu, aipatu du Urkizak. Aurten “enpresa baten ordez etorkinen edo hauekin lan egiten duten elkarteek beraiek dinamizatuko ditu iragarritako ekitaldiak”, udal ordezkariak gaineratu duenez.
Proiekzioak eta erakusketa
Martxoaren 21ean Sabih Salak zuzendutako “Hiyab” film laburra eta Carlos Iglesiasek zuzendutako “Un franco, 14 pesetas” film luzea egongo dira ikusgai Algortako Getxo Antzokian, 19:30etik aurrera. Ondoren Biltzen, Hezkuntza eta Bitartekaritzako Ekimenen Koordinazio Zentroak dinamizatutako solasaldia izango da. Hilaren 23an, berriz, udalerriko zenbait gaztek, bertokoek eta atzerritarrek, 2006ko Getxo Folk Jaialdian egindako “Miradas sin excusas” dokumentala eskainiko du, 22:00etatik aurrera, Zinema Paradiso zikloak; baita Richarde Glatzer eta Wash Westmoreland zuzendarien “Quinceañeras” ere, ingelesez eta jatorrizko azpitituludun bertsioan. Gainera, hilaren 20tik 31ra, Algortako kultur aretoan, Boliviako emakumezkoen bizipenen gaineko argazki erakusketa bisitatu ahal izango da.
Tailerrak
Hilaren 20an, Malen Etxea elkartearen eskutik, Boliviako emakumeen ikusmoldeari eta haien bizimoduari buruzko bideo-foruma izango da, 18:30ean, Villamonten. Hilaren 22an bertoko eta atzerriko pertsona batzuek parte hartuko dute "La memoria del emigrante" izeneko mahainguruan, 18:00etan, Itzubaltzeta / Erromoko nagusien etxean. Toki horretan ere, martxoaren 23an, ostiralean eta ordu berean Bolivia taldeak kontzertua eta dantzak eskainiko ditu. Larunbaterako, 17:00etan, 13 urte arteko umeentzako, kultur arteko jaia antolatu dute Algortako Zabala ikastetxean, besteak beste, henna tatuaje eta kamiseten gainean txineraz edo arabieraz idazteko tailerrekin eta jolasekin. Larunbatean ere, baina 20:30etik aurrera ipuin kontalariak izango dira Piper´s Irish Pubean.