Ostiral honetan, martxoak 16, "El papel del azar en la vida humana" hitzaldia eskainiko du Daniel Innerarity irakasle eta filosofoak EHUko Erandio eta Leioako campusean. Innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Gaur egun Filosofiako irakaslea da Zaragozako unibertsitatean. Alexander von Humboldt Fundazioaren bekadun ohia. Bere azken liburuak dira: "Etica de la hospitalidad", "La transformacion de la política" (III. Miguel de Unamuno Saiakera Saria eta Literatura Sari Nazionala Saiakera arloan 2003an); "La sociedad invisible" (Espasaren XXI. Saiakera Saria) eta "El nuevo espacio publico". Ohiko kolaboratzailea da "El Pais", "El Correo" eta "El Diario Vasco" egunkarietan, baita "Claves de razon practica" aldizkarian ere. Hitzaldia 11:00etan izango da Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan. Argazkian, Daniel Innerarity.