Izan ere, urterik urte kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunok gero eta kexa ugariago bidali izanak egoerari buruzko azterketa berezitua egitea ekarri du. "Euskararen telefonoan kontsumitzaileen kexa ugari jasotzen ditugu", azaldu dute. Era berean, kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunei Euskararen telefonoa erabiltzeko deia egin diete. "Ez dago kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eskubideez hitz egiterik, hizkuntza-eskubideen bermerako mekanismo eraginkorrak abian jartzen ez badira".
Horrexegatik Behatokia eskubideen urraketak Euskararen telefonoa zerbitzura helarazteko deia egin du. Euskara erabiltzeko eskubidea ez bazaie errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izanez gero 902 194 332, 0559 594 949 edo www.euskararentelefonoa.com webgunea balia ditzatela eskatu du.
Kontsumitzaileen nazioarteko egunean