Larunbateko mendi irteera apirilera aldatu du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 15a, 16:13

"Elurretako axubetek bultzatuta", martxoaren 17ko mendi irteera apirilaren 21era aldatzea erabaki du Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak. Aizkorrira joango dira, Arantzazutik igota. "Asko falta da oraindik hitzordu honetarako, baina jakin dezazuen, betiko moduan, Telletxeko parkinetik 8:00etan aterako gara eta kotxez egingo dugu bidaia. Baina esan bezala, denbora dugu irteera hau ondo lotzeko", gaineratu du Rozio Luces taldeko koordinatzaileak. Bestalde, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa ekimenaren barruan, martxoaren 28an, Irati Jimenez idazlea gonbidatu dute "Bat, bi, Manchester" bere eleberriaren gainean berab egiteko. "Gure herriko idazle gazteek esateko dutenari zabaldu nahi diogu atea aurten: sortze prozesua, zailtasunak, haien ikuspuntua interesatzen zaizkigu, eta horregatik Iratiri luzatu genion gonbitea", diote Egizukoek. Solasaldia 20:00etan izango da, Aldai kulturgunean. Argazkian, martxoaren bigarren asteburuan egin duten eski ikastaroaren irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun