Areetako Eskoletako plazan egongo den ludoteka edo jolastegia uda pasa ondoren zabaldu ahal izatea dago aurreikusita, Getxo Udaleko iturrien arabera. Aste honetan bertan, lekua (Ehiza eta Arrantza Elkartearen antzineko egoitza) egokitzeko lanak 55.804 eurotan esleitu ditu Tokiko Gobernu Batzarrak. Orotara, 73 metro koadroko azalera izango du ludotekak eta jolas sinbolikoak egiteko hiru gune, hiru tailer, psikomotrizitatea lantzeko gunea, bulego txiki bat, liburuak eta ipuinak gordetzeko tokia, biltegia eta komun egokituak edukiko ditu. 5 eta 11 urte arteko haurrek erabili ahal izango dute eta horretarako identifikazio-txartela aurkeztu eta diru-kuota txiki bat ordaindu beharko dute, “ordaindu ahal ez izateagatik kanpoan inor geratuko ez bada ere” Imanol Landa zinegotziak zehaztutakoaren arabera. Argazkian, hainbat ume jolasean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!