Leioan ostiralero aldarrikatuko dituzte presoen eskubideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 15a, 16:52

"Kondena betea duten presoak etxera!", "Gaixo larriak etxera!" eta "Euskal Herriari xantaiarik ez!" lelotzat hartuz, ostiralero egingo dute euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea Leioan. Hain zuzen, Marian Perez del Rio algortarra, Jagoba Terrones berangoztarra eta Jon Bilbao astrabuduarraren egoerari arreta berezia jarri nahi diote mobilizazio horien bitartez. Aipatu eskualdeko hiru presoek "kondena osorik bete zuten aspaldi" eta kalean egon beharko lirateke jada, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hitzetan. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Boulevardean. Bestalde, Algortan ere presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da bihar, ordu berean, Telletxe plazan. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon pasa den irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun