Emakumeen eskubideen aldeko jaia izango da bihar Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 15a, 17:11

Euskal Herritik 2005ean zeharkatu zuen Emakumeen Mundu Martxaren harira lan talde bat sortu zen. Bertan, Euskal Emakumeon Eskubideen Karta garatu eta kaleratzeko apustua egin zen eta horren emaitza badago kalean. Izan ere, 2006ko abenduan azken zirriborroa adostu zuten eta orain eduki horiek kaleratu eta Euskal Herriko emakume eta eragile ezberdinen ekarpenak eta iritziak jaso nahi dituzte. Sare horren kide da Getxoko Bilgune Feminista. Hain zuzen, kartari ekarpenak egiten, Uribe Kosta eskualdeko emakumeen zein eragileen parte-hartzea bultzatzeko eta, bide batez, joan den osteguneko Emakumeen Egunaren aldarrikapenei eusteko, jaialdia antolatu dute biharko Getxoko Txorimalo gaztetxean: 19:00etatik aurrera, musika. dantza eta kontzertuak izango dira bertan, tartean Eorann taldea eta DJak entzuteko aukera egongo dela. Argazkian, 2005eko maiatzaren 24an Emakumeen Mundu Martxaren hasiera Arriluzeko kaiatik txalupan abiatu eta Ibaizabal gora eginez ospatu zuten Uribe Kostako 35 bat emakumek / Gaztesarea.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun