Leioako Artatzagane kalea "estuegia" denez, joanaldian eta bueltan ibilbide ezberdinak egin behar izaten zituen, orain gutxira arte, Bizkaiko Zubia eta EHUko Erandio eta Leioako campusa lotzen dituen autobusak: unibertsitatera igotzerakoan Artatzaganetik igarotzen zen; itzuleran, aldiz, Leioako erdigunea zeharkatzen zuen. Arazoa konpontzeko, joan den asteartetik, semaforo berria dago aipatu kalean, ibilgailuek aldi berean bi norabideetan joan daitezen ekiditu eta, horrela, EHUko autobusak Artatzagane zeharkatu dezan bueltan. Horretaz gain, beste hiru geraleku jarri dituzte ibilbide berrian zehar: Aldekoane, Artatzagane eta Ondizerako igoeran, hurrenez hurren. Elexaldekoa, ordea, kendu egin dute. Argazkian, hainbat ikaslek Leioako campusean autobusa hartzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!