Astelehen honetan, martxoak 19, Urdulizko etxebizitza publikoen eskatzaileek udal erregistroan izena emoteko azkenengo eguna izango da. Erregistro horrek helburu bikoitza dauka, udal iturrien arabera: alde batetik, Udalak jakin ahal izango du etxebizitza publikoaren eskaera zenbatekoa den udalerrian, eta modu honetan bere "etorkizuneko etxebizitza politikan erabakiak hartu" ahal izango ditu. Beste alde batetik, erregistro honetatik Sociedad Urduliz Urbanismo SAk Urdulizko Elortza auzoko 42 eremuan eraikitzen dabilen babes ofizialeko 60 etxebizitzen eskatzaileen behin-betiko zerrenda irtengo da. Aipatutako sozietatea Udalak berak sortu du herritarren artean etxebizitza publikoa bultzatzeko. Argazkian, Juan Olea Urdulizko alkatea Miren Dobaran Berangoko udal agintaria alboan duela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!