Arratsaldeko 5:30ak aldera ikara zabaldu da Areetako Ibaigane kaleko 3. eta 5. zenbakietan, eraikina sutan zegoelakoan. Gainera, goizeko ordu txikietan 50 metrora dagoen Itzubaltzeta / Romoko
"punkyen etxea" erre izanak nahasmena eragin du. Udaltzainek eta suhiltzaileek eraikina begiratu dute eta kea Hanoi jatetxeko tximiniatik ateratzen zela baieztatu dute. Ertzaintzak zonaldea itxi eta langile batek lokala ireki ostean, suhiltzaileek jatetxea miatu eta baztertu dute zabaldutako ur mahukak erabiltzea sua dagoeneko itzalita baitzegoen. Horren ordez, haizagailu industriala erabili dute kea lokalaren atzekaldetik Santa Eugenia parkingera botatzeko. Bitartean, Santa Eugenia kaleko 9. zenbakian, udal beharginek etxeko leihoak eta atea hormatzeko lanetan hasi dira etaTudelilla tabernak bere ateak zabaldu ditu.