Getxoztar bakoitzeko bost eta zazpi arratoi artean omen dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 16a, 13:31

Getxo udalerrian bizilagun bakoitzeko bost eta zazpi arratoi artean dagoela uste da, "ohikoa den kopurua hortaz", Fernando Burzako Ingurumen zinegotziak nabarmendutakoaren arabera. Arratoi gehiago dagoen lekuak dira errekak, itsasertza, metroko burdinbideak eta hutsik dauden orubeak. Udalerrian arratoiak hiltzeko lana egiten duen enpresak 212 jardun egin zituen 2006an, aurreko urtekoaren parean: datuak datu, jardun horien %25 eremu pribatuetan egin zituen, "hau da, Udalak eskumenik ez zuen tokitan"; %22 garbitu eta jarraipena egiten zaien lekuetatik jasotako abisuen ondorioz egin zituzten; %36 erreka inguruetan eta landa eta hutsik dauden orubetan eta beste %22etan jardunik ez zen egin behar izan deiak jaso eta gero. “Askotan udalak inolako eskumenik ez duen etxalde pribatuetatik deitzen gaituzte arratoiak agertu direla esateko, etxe horietako bizilagunen ardura bada ere. Behartu egiten ditugu, halere, orubeak eta lur zatiak garbi mantentzen arratoiak ugaldu ez daitezen”, dio Burzakok. Arau bat ere badago lurrak mugitu baino 15 egun lehenago lurzorua tratatzera behartzen duena. Argazkian, arratoiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun