Leioako Gazte Asanbladaren oharra:
Martxoak 24an 4. Gazte Eguna ospatuko dugu Leioan, gazte asanbladak antolatuta, "Gazteok autogestioaz... Leioa berria" lelopean.
Egunean zehar hainbat kontu prestatu ditugu, gazteok egindako eguna gazteok disfrutatzeko, giro alaian, elkartasunez, errespetuz, parekidetasunez, elkartasunez...
Gazte olinpiadak, azoka, haurrentzako jolasak, poteo musikatua, kontzertuak... paregabeko eguna gazteon artean igarotzeko.
Alta, gazteriari, egunaren prestaketan eta egunean bertan parte hartzeko deialdia egiten diogu Gazte asanbladatik. Denon artean eta autogestioaz eta borrokaz, Leioa berria lortuko dugulako!
Gora Leioako gazteria!
Gora Udondo gaztetxea!
Gora Gazte Eguna!
"Gazteok autogestioaz... Leioa berria" lelopean, martxoaren 24rako IV. Gazte Eguna antolatu du Leioako Gazte Asanbladak. Goizeko 11etan hasita, gazte olinpiadak, azoka, haurrentzako jolasak, txalaparta tailerra, hankapaluak eta puzgarriak izango dira Tigre plazan. 14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute eta 17:00etatik aurrera herri txikiteo musikatua. Ondorengo ekitaldian Plaza Gorrian izango dira, bertan izango baitira kontzertuak. "Paregabeko eguna hortaz gazteon artean igarotzeko", diotenez. Gazteriari, egunaren prestaketan eta egunean bertan parte hartzeko deia egin dio gazte asanbladak. Argazkian, igaz izan zen Gaztetxe Martxa Leioara heltzen.