Aimar Hidalgo kaleratu dute berriz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 16a, 18:38

Aimar Hidalgo gazte algortarra askatu dute gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasa ondoren. Asteartean bere burua aurkeztu zuen Hidalgok. Autobus bat erre zuelakoan 7 urte eta 6 hileko zigorra ezarri zion epaiaren kontrako alegatoak egin ostean, eta behin bere abokatuak errekurtsoa aurkeztuta, baldintzapeko askatasunean gelditu da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duen bezala. Izan ere, Auzitegi Gorenak errekurtsoa aztertu arte, epaia ez da irmoa. Hidalgorekin batera, Gaizka Gañan santurtziarra ere aske gelditu da. Argazkian, Aimar Hidalgo algortarra 2005eko uztailaren 19an Aranjuezeko espetxetik, 6.000 euroko fidantza ordainduta kalera atera zenean, kartzelan hamar hilabete egin ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun