Txapelketa honen oinarriak bertsoak eta esaerak dira: partehartzaileek esaera zaharretan oinarritutako bertsoak entzun eta esaera horiek zeintzuk diren esan behar dute puntuak irabazteko. Finalean, Xabi Paya Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kide eta Bizkaiko txapeldunak eta Oihana Bartra Itzubaltzetako Bertso Eskolako irakasle eta Bilbo aldeko txapeldunak abestuko dute.
Bertso bazkaria eta finala Ander Deuna ikastolan izango da
Hiru fase izango dira: goizean Sopelako tabernetan zehar ibiliko dira taldeak, ALBEk prestatutako bertsoak entzuten eta musikariek lagundurik. Ostean, herri-bazkaria egingo dute Ander Deuna ikastolan, eta hau amaitutakoan finala jokatuko da, eguerdiko talde onenen artean.
Gainera, aurtengo edizioa martxoaren 22an Karrantzan hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaituko den Korrika 15aren kultur ekitaldien barruan burutuko da.
Sariak
140 bat pertsonen aurrean, 100 atsotitz ikasita, 26 taldeen artean nagusi, hilaren 17an, 5 kanporaketa eta gero, talde irabazleak 4 lagunentzako bi afari eramango ditu bueltan etxera. Bigarren taldeak, berriz, 4 pertsonentzako afari bakarra eramango du, hirugarren sailkatzen den taldeak bezala. Laugarrenei 4 lagunentzako bazkaria emango diete.
Sopelako Nikola