Uribe Kostako Ez Jaun Ez Jabe talde libertarioak jaialdia antolatu du biharko, larunbata, martxoak 17, desalojo "mehatxupean" dagoen Barakaldoko Dorretxea gaztetxean. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Leioako Claro Que Si eta Rinconcete en Tu Retrete kantautoreek berotuko dute giroa. Ondorengo kontzertuan, Itzubaltzeta / Romoko Okupando Rom@, Bartzelonako Bandera Negra, Gasteizko Akrata (argazkian) eta Leongo Hachazo musika taldeak arituko dira. Sarrera 4 eurotan erosi ahal izango da gaztetxean bertan eta dirua Bizkaiko Asanblada Libertarioko bi kideri iazko Maitzaren Batean Bilboko udaltzainek jarritako isunak kitatzera joango da. Udaltzainek "langileen duintasunaren defentsan" jartzen ari ziren militanteak identifikatu zituzten eta 2.500 euroko isun bana bidali diete orain dela gutxi, kartelak jartzeaz gain "autoritateari desobedientzia" egiteagatik. BALek "neurriz kanpokotzat" jo du gertaera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!