Iazko Leioako Pop Rock lehiaketako irabazleen CDa jendaurrean aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 16a, 22:47

Leioako Pop Rock lehiaketako 2006ko edizioko irabazleen lanak batzen dituen CDa bihar arratsaldeko 8etan aurkeztuko dute jendaurrean Kultur Leioan. Kontzertugileen bilduma izanik kontzertu baten bidez aurkeztuko dute diskoa eta, jakina, lehiaketako sail ezberdinetan garaitu ziren musika taldeak oholtzan izango dira. Hortaz, Gorliz, Algorta eta Sopelako Nun, Algortako Konter, Mamarigako Reo, Bilboko Whitewood eta Andaluziako Dias de Incienso taldeek bertan joko dute. Sarrera bi eurotan eskuratu daiteke Kultur Leioan bertan edo BBKko funtzio anitzetarako kutxazain automatikoetan. Gainera, euro bat gehiago ordainduz gero, Leioako Pop Rock lehiaketako 2006ko CDa eskuratzeko aukera dago. Argazkian, Konter taldea / Musikagida.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun