Ostiral honetan, martxoak 23, 13:00etan, automozio teknologia berrietarako trebakuntza gela inauguratuko du Fadura institutuak. Aurkezpenean ikastetxeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko, Bizkaiko Foru Aldundiko, eta zentroarekin kolaboratzen duten automozio arloko enpresetako ordezkariek parte hartuko dute. Proiektua foru erakundeko Lan eta Trebakuntza Sailak finantziatu du, Lan Sustraiak programaren bitartez; Lanbide Heziketa hobetuz enplegua sustatzeko asmoz, institutuko iturriek jakinarazi dutenez. Helburu horrekin, proiektu ezberdinen garapenean esku hartu du, eta berrikuntzak eragiten dituzten bitarteko teknologikoen erabilera sustatu du, hala ekipoetan nola profesionalek eman behar duten prestakuntza zerbitzuari dagokionez. Argazkian, automozio gela berriko tresnak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!