Gaur arratsaldeko 7etan, azken agurra emango diote M.A.F.N. ertzainari Itzubaltzeta / Romoko San Jose elizan. Polizia, Erneko kidea eta hainbat gimnasioetako bazkidea zena, 36 urte zituen eta Martuteneko kartzelan ziharduen zaintza lanetan. Hain zuzen ere, herenegun, igandea, M.A.F.N.ren ordutegi bereko beste ertzain batzuek hilik topatu zuten kartzela horretako areto batean. Bertaratu zen medikuak ertzaina hilda zegoela ziurtatu eta gorpuaren ondoan tiroren bat egin berri zuen ertzainaren pistola topatu zuen, EAEko Herrizaingo Sailak eta hainbat hedabideek zabaldutakoaren arabera. Teoria nagusia bere buruaz beste egin zuela izan arren, gorpuari Donostian egindako autopsiaren datuak jakinarazi arte ezin izango da baieztatu. M.A.F.N. 1994ko otsailaren 7an sartu zen Ertzaintzaren Arkauteko akademian, 13. promozioaren barruan, saioaldiango funtzionario gisa. 1995eko azaroaren 29an, berriz, karrerako funtzionarioa izendatu zuten 13.155 zenbakiarekin. Argazkian, Ertzaintzako 19. promozioko dozenaka polizia Ibarretxeren aurrean.