Bakea eraikitzeko aukeren bilaketari buruzko hitzaldia emango du Lokarrik Algortan iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 20a, 19:26

Lokarri Akordioaren eta Kontsultaren Aldeko Herritarren Sareak "Busqueda de oportunidades en la construccion de la paz" hitzaldia antolatu du gaurko, iluntzeko 7:30ean Algortako Villamonte kultur etxean. Mugimenduaren arabera, "gaur egun", ez dago "behar den baldintzarik" bake eta normalizazio-prozesu bati ekiteko, "indarkeriak eragotzi egiten baitu bizikidetzari buruzko akordio berri bat erdiesteko elkarrizketa eta negoziazio-prozesua abiaraztea". Lokarri haratago doa eta "noraeza handiko unean gaudela" ere nabarmendu du. Horregatik Paul Riosek koordinatzen duen mugimenduaren arabera "egoera argitzea, hori du desafio nagusia bakerako bideak". Bide horretan, gaurko hitzaldia Lokarrik datozen hilabeteetan sustatuko dituen ekimenak aurkezteko eta egoera argitzeko eta "bake prozesua berreraikitzen lagundu nahi duen proposamen bat mahaigaineratzeko" baliatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun