Itzubaltzeta gaztetxetik gaur goizean hainbat gorputz polizialek eta langileriaren zentsurik ez daukaten beharginek Barakaldoko Dorretxea gaztetxea hustu eta bota, German Itzubaltzeta / Romoko auzokidea atxilotu, neska bat zauritu eta hainbat pertsona kolpatu izana salatu nahi dugu. German gure herriko auzokide gaztea Espainiako Poliziako kalez jantzitako hainbat morroik atxilotu dute gaur goizean, auto batetik korrika jaitsi eta pistolak eskuan zituztela. Gaztearen abokatuak emandako datuen arabera, German Indautxuko komisaldegian dago eta litekeena da gaua bertan ematea. Gazteari kale istiluak eta autoritateari eraso eta erresistentzia delituak egozten dizkiote, ohikoa den muntaia polizialean oinarrituz. Itzubaltzeta / Romoko auzokide eta inguruko gazte guztiak deitzen ditugu gaur 19:30ean Barakaldora hurbiltzera Dorretxea gaztetxeko kideei elkartasuna adierazteko, Germanen askatasuna aldarrikatzeko eta Barakaldoko gazteriak jasandako erasoari erantzuna emateko. Gora Dorretxea gaztetxea! German askatu! Herri bat, gaztetxe bat! Irudian, manifestazioen kartela.