Korrika badator!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 22a, 15:28

Gaur arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Karrantzatik Korrika 15. Euskararen aldeko martxa apirilaren 1ean Iruñean amaituko da, Euskal Herriko zazpi herrialdetan zehar 2.150 kilometro egin ostean. Euskal Herritik kanpo ere ospatuko dute Korrika. Bartzelonan, Erroman, Irlandan, Argentinan, Madrilen eta Shanghain egingo dituzte ospakizunak. Madrilen eta Shanghain lehenengo aldiz antolatu dute Korrika. Madrilen hilaren 24an ospatuko dute eta Shanghain hilaren 31n. Munduko beste edozein lekutatik ere parte hartzeko aukera izango da Ziberkorrikari esker. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, martxoaren 26an, astelehenarekin, helduko zaigu Korrika: 6:25ak aldera, Lemoizetik sartu eta Gorliz (7:00), Plentzia (7:15), Barrika (7:16), Urduliz (7:28), Sopela (7:47), Berango (8:24), Algorta (8:38) eta Itzubaltzeta / Romo (9:32) zeharkatu ondoren, Ezkerraldera egingo du lasterketak, Bizkaiko Zubia hartuta. Arratsaldean berriro itzuliko da, Lutxanan ibaia zeharkatuz, Erandio (16:53) eta Leioa (17:30) ibiltzeko. Atzo CCOO, EHNE, ELA, LAB, EILAS, HIRU eta ESK sindikatuek bat egin zuten ekimenarekin. Udalbidek ere gauza bera egin zuen herenegun. Argazkian, Korrikaren 14. edizioak Bizkaiko Zubia igaro zueneko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun