Kataluniako eta Euskal Herriko dantzak hartuko ditu Getxo Antzokiak datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 1a, 19:33

Algortako Itxartu Euskal Dantzari Taldeak antolatutako ekitaldia dela medio, Kataluniako Agrupacio Cultural Folklorica Esbart Sant Feliu de Llobregat taldeak (argazkian) eta Itxartu berak dantza emanaldia eskainiko dute Algortako Getxo Antzokian datorren larunbatean, hilak 7. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, ekitaldia arratsaldeko 7etan abiatuko da eta ez 8etan, Getxoko Kultur Etxeak iragarri duenez. Dantzaldia ikusteko sarrera doakoa izango da. Sant Feliuko taldeak euren dantza errepertorio zabala ikusteko aukera emango du, lau ataletan banatutako dantzaldian. Itxartu taldeak, berriz, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzak eskainiko ditu. Talde katalana apirilaren 6tik 9ra izango da Euskal Herrian, iaz Itxartu taldeak Sant Feliu de Llobregatera egindako bisita bueltatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun