"Heldu" lelopean
arratsaldeko 5:30ean abiatu da Karrantzatik
Korrika 15 eta, oraindik, Uribe Kosta eskualdean izateko astelehenera itxaron beharko dugun arren, motorrak berotzeko, ostiral honetan, martxoak 23, Algortako Getxo Antzokian, Korrika Kulturaleko jarduera berezi batekin gozatzeko aukera egongo da: "Mokaua" izenburuko Logela Multimediaren ikuskizuna hain zuzen. Hiru musikarik abestiak kantatzen dituzten bitartean, bideo-jockey batek irudiak nahasten ditu zuzenean. Mokaua ikuskizunean musikariak pantaila erraldoi garden bateko irudietan integratzen dira, eta musika, irudiak eta mugimenduak zuzenean sinkronizatzen dira. Ez da kontzertu soil bat, 11 abesti eta 5 sketch umoretsu biltzen dituen ikuskizun multimedia koloretsua da. Saioa 20:00etan hasiko da eta gonbidapenak Lauaxeta euskaltegian eta Villamonteko kultur etxean eskura daitezke. Argazkian, "Mokaua" ikuskizuna /
Gaztesarea.