"Getxoko gizarte-kolektiboekin topaldia" izenburupean, atzo batzeko gonbitea luzatu zien, aste hasieran, udalerriko hainbat elkarteei (baina ez guztiei) EAJk. "Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Getxoko alkatetzarako hautagaia den
Imanol Landa Jauregik gonbidatzen zaituzte udalerriko zenbait gizarte-taldekin batera izango duten topaldira" zioen hitzez hitz txartelak. Halabaina, 20:15ean, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazara hurbildutako talde askok (jelkideekin harreman zuzenik ez dutenak behintzat) ez zuten inondik inora espero zutena aurkitu. Ustez alkategaiaren eta kolektiboen arteko iritzien elkartrukea izan behar zuena maiatzaren 27ko udal hauteskundeei begirako ekitaldi politiko hutsa baino ez zen izan. Bertan aurkeztu zituen bere hautagaiak Getxoko EAJk, jarraitzaileen txaloen eta hainbat taldeetako kideen harridura aurpegien artean. Argazkian, Imanol Landa atzoko mitinean gainontzeko hautagaiak atzean dituela.