Dena Getxorentzat getxotarren hitzik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 23a, 19:15

Gure elkarteak EAJ-alderdiaren eskutik honako gonbidapena jaso zuen: “Getxoko gizarte-kolektiboekin topaldia Euzko Alderdi Jeltzaleak, Getxoko alkatetzarako hautagaia den Imanol Landa Jauregik gonbidatzen zaituzte udalerriko zenbait gizarte-taldeekin batera izango duten topaldira. Ekitaldia martxoaren 22an, osteguna; 20:15ean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan”. Bertara hurbildu eta bertan EAJ alderdiak eskaini zigun antzezlanaren inguruan gogoeta egiteko asmoz idatzi nahiko genituzke lerro hauek. Alde batetik gizarte kolektibo guztiek gonbidapena jaso ez izana salatu nahi genuke; non da pluraltasuna? Bestalde esan behar da ekitaldia hurrengo hauteskundetako zerrendetan izango diren alderdikideen aurkezpena izan zela. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Izartza Zorrozua EAJko Bizkai Buru Batzarreko (BBB) kidea, Iñigo Urkullu BBBko lehendakaria, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariari, Imanol Landa Getxoko EAJko alkategaia eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, atzoko ekitaldian.

Bere burua alkatetzat hartzen duen Imanol Landa jaunak ondo hasi du bere lana, jendea gezurren bidez nahastuz hauteskundeetarako etekina ateratzeko asmoz. Antzezlan hau horrela izango zela uste genuen arren, bertara hurbildu ginen, gertatutakoa lau haizetara zabaltzeko asmoz, jendeak jakin dezan aurpegi berri honen atzean berdinak jarraitzen dutela, eta jarraitzeko asmoa dutela. Berdin dio Zarraoa, Landa edo Txiribiton; Getxoko udaletxean berdinek jarraitu nahi dute agintzen eta hauteskundeen aurretik euren buruak garbitu, irribarrearen kareta jarriz. Herriarentzat lan egiten jarraituko dutela diote, baina herriaren hitza kontutan izan gabe. Zer egin dezake herriak? Hori da gure kezka. Alberdi politikoei euren interesen arabera lan egiten jarraitzen utziko al diegu? Garai onak dira antolatzeko, biltzeko eta bat baino gehiago urduri jartzen hasteko ekintzak burutzeko.

Zabal ezazue berri hau eta antzeko guztiak, salatu ditzagun gure udaletxean gertatzen diren gehiegikeriak eta ustelkeriak.

Antolatu gaitezen, auzokide plataforma bat eratuz, hurrengo udal hauteskundeetara aurkezteko.

Alberto Ajuria
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun