Getxo udalerriko zaborrak Zabalgarbiko erraustegira eramaten ari dituztela ezagutu eta gero, EAJ eta EArekin zuen udal gobernu hitzarmena "unean unean" baztertzea erabaki du
Ezker Batuak. Aipatu alderdiko iturriek jakinarazi dutenez, martxoaren 30eko udalbatzarrerako mozioa aurkeztu dute: Iñaki Zarraoa alkateak zein jelkideek Bizkaiko Foru Aldundiari Getxoko hondakinak errausteari "berehala"utz diezaion premiatzea da EBren helburua. Eskaera aintzat hartzen ez badu foru erakundeak, udal hondakinen kudeaketa arautzen duen hitzarmena bertan behera uztea exijituko dute federalistek. Getxoko PSE-EEk, aldiz, ez du denborarik galdu nahi antza: mozio bidez, hitzarmena apurtu eta zaborren kudeaketa lehiaketara ateratzea eskatuko du datorren ostiralean. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Iñaki Urkiza eta Aitor Lafuente Getxoko EB-Berdeetako zinegotzia /
Ezkerti.