Euskararen aldeko lasterketa nagusiak Uribe Kostan 43 kilometroko goizeko saioa eman ostean ez du oraindik eskualdea agurtu. Arratsaldean, arraunlariek eramandako lekukoa beste arraunlari batzuek, Lutxanakoak, ekarriko dute 19 kilometro gehiago egiteko Uribe Kostan, edo, Euskaltzaindiak dioenez, Uribe Kostan eta Txorierriko Erandion. Gauzak horrela, 16:50ean edo, Altzaga ikastolak 0972 kilometroa hartuko du Erandioko gasolinoan, hurrenez hurren, Erandioko gazteak, Peña Rock&Gol-i eta Erandioko tabernariei lekukoa ematekoa. 5etan, Astrabuduako bus geltokiraino helduko da Korrika eta, Cables y Alambres enpresak ordainduta, Goikolandako eskola helduko dio lekukoari. Ostean, Astrabuduako kultur taldeak eta Erandioko Udala arituko dira lasterketan. Leioako metro geltokian, berriz, Txikiak dantza taldea eta Udondo gaztetxea hartuko dute 978 kilometroa, 17:15ean, haien atzean Barandiaran ikastetxea, Betiko ikastola, Gure Ohiturak dantza taldea, Tiko Athleticeko jokalaria, Batasuna, Askatasuna eta Mastitxu Udal Euskaltegia ibiliko direla. Ondoren, Txorierriko AEKk bere gain hartuko du Goiherri eta Erandio Goikoan zehar Korrika egiteko ardura. Bertan, Goiherriko jai batzordea, Sokatira taldea, Arriostarrak, Luberri, Goiztiri, Gurari, Goikoako jai batzordea, Goialde, Apurtuarte eta Arlan izango dira protagonistak, 990 kilometroa osatu arte. Argazkian, Korrika 14 Erandiotik igarotzen.