Anjel Figueroa preso algortarra bisitarik gabe utzi dute bere hatz markak digitalizatzeari uko egin diolako eta dagoeneko hiru aste darama horrela, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazitakoaren arabera. "Bisitarik gabe uztea ez dago espetxeetako araudian zigor modura jarrita. Hau da, ezin zaio inori zigortzeko bisitak kendu. Gauzak horrela, esaten dute ezin dutela identifikatu eta ezin dela modulutik atera. Hala ere, diligentzietarako edo beste edozertarako ematen du ez dutela identifikatzeko arazorik, eta nahi dutenean modulutik zein kartzelatik ere ospitalera edo bestetara eramaten dute", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Horren harira, bisitak "zigor modura" erabiltzea leporatu diote Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzari; "presoen eskubideen kontrako beste neurri bat da beraz". Argazkian, Anjel Figueroa.