Xabier Galdeanori egingo diote omenaldia ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 27a, 12:52

Xabier Galdeanori omenaldi xumea eskainiko zaio Algortan ostiral honetan, martxoak 30, "GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil eta 22 urtetara", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez. "Xabier gogoratzean burura etortzen zaigu Euskal Herriaren aurkako gerra, errepresioa, gerra zikina… Herri bat suntsitu nahi dutela. Euskal Herriak, ordea, zutik iraunen du, bere borrokari eutsi diotenen eskuetan. Xabierrek ere bizirik iraunen du, bere oroimenari eusten diotenen bihotzetan", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Ekitaldia Telletxe plazan izango da, metro geltokiaren parean, 20:30ean. Argazkian, Xabier Galdeano / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun