Gurasoak elkarteak hitzaldia emango du arratsaldean Txorimalon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 27a, 13:12

Gurasoak elkarteko Txusa Etxeandiak hitzaldia emango du, arratsaldeko 7:30ean, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Gazteen aurkako zigorrak "lortzeko", Ertzaintzak ADN frogak "inolako kontrolik gabe" nola erabiltzen dituen izango du aztergai. Orkatz Gallastegi berangoztarra eta Endika Lejarzegi eta Aimar Hidalgo algortarren (aurreko biak preso daude) kasuak jarri dituzte horren adibide. Hain zuzen, Gallastegi eta Hidalgoren epaiketaren kontra, otsailaren 28an, Bilboko epaitegiaren aurrean egin zuten elkarretaratzean, "euskal gazteei ezarri zaien kriminalizazio eta mendeku politika" eta Espainiako Auzitegi Nazionala eta "egoera jasangaitza eragiten ari diren" legeak "existitzea" salatu zuen Etxeandiak. Gazte hauen aurka, "komisarian inkomunikaturik zeudela lortutako erruztatzeak eta guztiz zalantzagarriak diren ustezko ADN frogak baino ez" erabiltzea kritikatu zuen. Argazkian, Orkatz Gallastegi berangoztarra beste epaiketa batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun