Presoen ikasteko eskubidearen alde mobilizatuko dira bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 27a, 21:25

Martxoaren 28a hilabeteko azken asteazkena izanik, euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak deitu dituzte, Bizkaiko hainbat fakultateetan, Presoen Aldeko Taldeek (PAT). Ikasturtea bukatu arte abiatutako "Ikasle presoak klasera!" dinamikarekin lotuz, protesta horiek presoen ikasteko eskubidearen aldarrikapenean oinarrituko dira, jakinarazi dutenez. Gauzak horrela, "Hau ez da demokrazia! Ikasteko eskubidearen alde, ikasle presoak klasera!" lelopean, kafetegi nagusian jarri dute hitzordua, EHUko Erandio eta Leioako campusean, 11:30etik aurrera. Argazkian, otsaileko azken asteazkeneko manifestazioa Leioako campusean. Bertoko ikasle diren Miren Azkarate eta Asier Otxoaren askatasuna aldarrikatu zuten orduan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun