Bi udalbatzar izango dira ostiralean Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 27a, 23:58

Getxoko PPk eskatuta, hilabeteko azken ostiralekoa ez ezik, ez ohiko udalbatzarra ere egingo dute, martxoaren 30ean, Getxoko udaletxean. Halabaina, Marisa Arrue popularren bozeramaileak, prentsaurrekoan, Getxoko hirigintza egitasmoaren inguruan bakarrik eztabaidatzea izango zela iragarri bazuen ere, gai zehatz mehatz hori ez dela adierazi die gaur hedabideei Iñaki Zarraoa alkateak. Udal agintariak argitutakoaren arabera, "honako hau da PPk egindako proposamena: Barakaldoko Udalak egin bezala, Getxokoak ere Bilbo Metropoliaren LZPren (Lurralde Zati Plana) aurkako errekurtsoa aurkeztea. Gauzak horrela, horretaz eztabaidatuko dugu". Bi osoko bilkurok izango duten iraupenaz kezkatuta, kazetarion aurpegiak ikusi ostean, berak ezagutu duen ez ohiko udalbatzar bakarra "bost minutukoa baino ez" zela izan adierazi du Zarraoak. Bestalde, ostiralean, EAJ, EA eta EB-Berdeek osatzen duten udal gobernuak Getxoko PPk aurkeztutako mozioei erantzuteari uko egiten badio, publikoaren eserlekuetatik aurkeztuko dituztela iragarri zuen atzo Arruek, "Getxo Bizia ezker abertzaleko plataformarenak bezala, eztabaidatuak izan daitezen". Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun