Alderdi berria erregistratu du ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 28a, 00:23

Ser irrati-kateak izan da, Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) alderdi berria sortzeko, ezker abertzaleko ordezkariek Espainiako Barne Ministerioan dokumentazioa aurkeztu dutela zabaltzen lehenengoetarikoa. Europa Press albiste-agentziaren arabera, berriz, Marije Fullaondok aurkeztu ditu alderdi berria erregistratzeko agiriak Madrilen. Eta Gara egunkariak argitaratu duenez, alderdi berriaren estatuetan "soilik bide politiko eta demokratikoak" erabiltzearen alde egiten da, ezker abertzalearen helburu historikoak lortzeko: independentzia eta sozialismoa. Izena ematea 14:00etarako minutu gutxi falta zirenean burutu da, hau da, datozen hauteskundeetan parte hartu ahal izateko alderdi berri bat aurkezteko epea amaitzear zegoela. Dagoeneko Espainiako Gobernuak "hainbat eragozpen ikusi" eta alderdi berria ikertzeko eskatu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun