Azken atxiloketak salatuko dituzte bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 28a, 21:20

Azken orduetan zortzi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, ETAko kide direlakoan. Gipuzkoan, Andoainen Jose Angel Lerin Sanchez atzeman dute, Donostian Juan Carlos Herrador, Idiazabalen Iñigo Orue, Zizurkilen Itziar Agirre; Araban, Oionen Endika Zinkunegi; Nafarroan, Uharte Arakilen Lorea Irigoien, eta Arkaitz Agote ere atxilotu dute (non, ordea, ez dute esan oraindik). Bestearen berririk ez dago, oraingoz, baina gizonezko bat da. Atxiloketa horiek salatzeko, mobilizazioa deituta dago ostegun honetarako, martxoak 29, Algortako Telletxe plazan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Arratsaldeko zortzietan jarri dute hitzordua. Argazkian, guardia zibil bat artxiboko irudi batean / Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun