2005 eta 2006 urteetan, udalerri mailan "bizikidetza baketsua" bultzatzeko hainbat proiektu sustatu ditu Getxoko Udalak, "bake kultura eta gatazken konponketa baketsua oinarrian dituztenak", tokiko arduradunek azaldu dutenez. Orain arte, mota guztietako 50 bat elkartek parte hartu dute hausnarketa prozesuan, hala nola, udaletxeko langile batzuek. Kaleratutako gida berriak hainbat atal: sarreran, “hiritar bakoitzaren konpromisoa bakea eraikitzeko eta bakerako printzipioak” jasotzen dira. Ondoren, "bakerako ideiak" aztertzen dira: maila pertsonalean, eguneroko bizitzan, haurtzaroan, lan arloan, gai publikoetan, aniztasunari begira... Era berean, eta “Zein da zure asmoa?” lelopean herritarren parte hartzea proposatzen da inprimatutako txartel batzuen bitartez. Horiek Udalaren Komunikazio Arlora bidali beharko dira.
Azkenik, “komunitate-bitartekotzaren eta bake-kulturaren garapena udalerri mailan” aztertzen da, hala nola, gure inguruan aplika daitezkeen beste esperientzia batzuk. Gidaren bukaeran bibliografia zabala dago gai honi buruz gehiago ikasi nahi duenarentzat. Argitalpena Getxoko udaletxean jaso daiteke eta hurrengo loturan: gida.
“Getxo: 50 ideia bakerako. Bake-kultura eta gatazken eraldakuntzari buruzko gida” aurkeztu du, gaurko prentsaurrekoan, Iñaki Zarraoa alkateak. Udalak berak argitaratu du EHUko