Athletic, Bartzelona, Atletico Madril, Reala eta Lagunak Espainiako Super Ligako taldeek jokatuko dute Bizkerrek antolatutako Getxoko Emakumezkoen Futbol Txapelketan. Apirilaren 6an, ostiralarekin, izango dira finalaurrekoak, 10:00etatik aurrera, Bolua futbol zelai algortarrean. Bi zatiko partidak izango dira, 25 minutukoa bakoitza, larunbatean ere jokatuko diren finalaurrekoak bezala (horiek ere 10:00etan Boluan). Finala, berriz, Fadurako udal zelaian jokatuko da 12:00etan, 40na minutuko bi zatitan. Taldeei dagokionez, bi multzotan banatu dituzte: A multzoan Athletic, Bartzelona eta Lagunak izango dira, eta B multzoan At. Madril, Reala eta Bizkerre. Partiden sarrerak 3 eurotan egongo dira. Argazkian, Bizkerreko neskak aldageletan.