Getxo izena hartu berri duen emakumezkoen Aixerrota boleibol taldeak nazioarteko lagunarteko bolei txapelketa antolatu du, datorren apirilaren 3rako, Fadurako udal kiroldegian. Bertara gonbidatu dituzte Xixongo C.V. La Calzada (Asturias), Venrayko Raayland College (Herbeherak) eta Ti-Volley Innsbruck (Austria) klubak. Hauekin batera hartuko du parte txapelketan Getxo Boleik. Horrenbestez, gazte mailakoa izango da lehiaketa eta finalaurrekoak eta finala bera egun berean jokatuko dira, 17:00etatik aurrera: lehenengo partida C.V. La Calzadak eta Raayland collegek jokatuko dute, eta bigarrena Ti-Volley Innsbruckek eta Getxo Boleik, hurrenez hurren. Finalistek 20:00etan dute norgehiagoka. Parte hartuko duten kirolariak eta hauen lagunak Getxoko udaletxean hartuko dituzte astelehenean, eguerdiko 12etan. Argazkian, Ti-Volley taldeko neskak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!