Udarako lan poltsa osatuko dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko martxoaren 29a

"Uda 2007" aldi baterako lanen poltsa sortzera doala jakinarazi du Gorlizko Udalak. Horrela nahi duten pertsona guztiek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute udal bulegoetan, maiatzaren 11 baino lehen. Eskabideari norberaren curriculuma, Espainiako Enplegu Institutuak (IMEN) emandako inskripzio txartela eta interesekotzat jotzen diren dokumentu guztiak gehitu beharko zaizkio, udal iturriek adierazi dutenez. "Uda 2007" aldi baterako lanen poltsa osatu ondoren, baliorik gabe geratuko da "Uda 2006" zerrenda. Argazkian, Gorlizko udaletxea.