Espero denez, ostiral honetan (martxoak 30) onartuko du, behin betiko, Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzeko proiektua, Bizkaiko Garraio Partzuergoko kontseilu orokorrak. Hainbat komunikabidek zabaldu eta gero, dagoeneko jakina zen arren, atzoko prentsaurrekoan egin zituen horren gaineko adierazpenak Iñaki Zarraoa alkateak. Getxoko PPk biharko udalbatzarrerako aurkeztutako sei mozioetatik, pasonibela "ahalik eta lasterren" lurperatzea eskatzen duenari emandako erantzuna baliotu zuen udal agintariak, hainbat xehetasun emateko: Zarraoak adierazitakoaren arabera, "2007ko bukaeran hasiko dira lanak".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!