
Erandioko Asua auzoa eta Enekuri arteko errepidean hiru autok izan dute istripua arratsaldeko 4:30ak aldera. Aipatu ezbeharrean J.P.G. 52 urteko emakumea eta V.R.G. 48 urteko gizona zauriturik suertatu dira eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. N-637 errepidean gertaturiko istripuan, Renault Expres, Fiat Scudo eta Volkswagen Taro bana izan dira kaltetuak. Gainera, errepide errei bat, Erletxeta edo Gomuzio auzorantz doana, itxita gelditu da 18:00ak arte, istripuan izandako autoak bertatik eraman arte. Hori dela eta auto ilarak sortu dira aipatu errepidean. Era berean,
Ertzaintzak jakinarazi du gaur zabaldu duen Udaberri trafiko operazioan beste zauritu bana izan direla Galdakaon, Donostian eta Eibarren. Operazioa datorren apirilaren 5ean amaitutzat emango dute, jaiekin lotutako trafiko irteeren amaierarekin abtera. Bitartean, bidaiariek trafiko inguruko informazioa eguneko 24 orduz jasotzeko bi tresna daudela gogoratu du Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak: 902 112 088 telefonoa eta
www.euskadi.net/trafikoa webgunea.