Mec Mec pizzeriak berriro hartu du lanetik kaleratutako behargina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 30a, 23:18

Uribe Kostako Mec Mec pizzeria eta CNT sindikatua akordio batera iritsi dira lau aste iraun dituen lan gatazkaren ostean. Enpresak martxoaren 2an kaleratu zuen CNTko delegatua hartu du berriz eta hainbat konpromiso hartu ditu ordu guztiak Gizarte Segurantzan deklaratzeko, lansari osagarriak ordaintzeko, lan segurtasuna handitzeko eta lan hitzarmena guztiz errespetatzeko, sindikatu anarkistak jakinarazi duenez. Gatazka hilaren 2an piztu zen, CNTko delegatuak Mec Meceko jabeei gutun bat bidali zienean. Bertan, lan hitzarmenean jasotzen diren lansari osagarriak ordaintzeko eskatu zuen eta baita segurtasun eta kontratazio mailan hainbat hobekuntza egitea ere. Horrela, motoristentzako kasko egokiak, ur arropa eta ordu guztiak Gizarte Segurantzari deklaratzea, "beltzean" kobratzen zutena nominan jarriz. Horren ostean behargin anarkista kaleratu zuen enpresak. Mec Mec 1995ean sortu zen eta lau denda ditu Uribe Kostan: Sopelako egoitza nagusia, Aiboakoa, Astrabuduako eta Gorlizkoa.

Gainera, hilaren 8an Mec Meceko zuzendaritzako kide batek "eraso egiteagatik" salatu zuen sindikatuko kide bat, CNTren aburuz, Sopelako Mec Mec aurrean lan gatazkaren inguruko propaganda zabaltzen zuelako. Pasa den ostiralean ere, kontzentrazioa egin zuten pizzeriaren aurrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun