Larunbat honetan, martxoak 31, "Ibilaldi" dantza ikuskizuna eskainiko du, Algortako Getxo Antzokian, Ballet Biarritz Junior (BBj) taldeak. Dantzariek zenbait koreografia eskainiko dituzte eta, horien bidez, dantzaren garai ederretan zehar ibilbidea osatuko dute, kultur iturri getxoztarrek azaldutakoaren arabera. Badira hiru urte BBj taldeak eta Dantzaz elkarteak udako akademia antolatzen dutela jarduera profesionala hasi nahi duten dantzari gazteentzak. Hiru astetan zehar, hautatuako dantzariek zenbait koreografia ikasten dituzte eta, honen ondoren, hainbat herritan aurkezten dituzte. Aurtengo ikuskizuna "Ibilaldi" da. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrerek (Algortako kultur etxean, BBKko orotarako kutxazainetan, www.bbk.es web orrialdean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez dagoeneko salgai), 9 euroko prezioa dute. Argazkian, "Ibilaldi" ikuskizuna.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!