Bigarren eskuko liburu azoka egingo du bihar Sopelako Plaza Beltza elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 30a, 23:59

Bihar, larunbata, liburuek eta literaturak Sopelako Udaletxe Plaza hartuko dute goiz osoan zehar, Plaza Beltza kultur elkartearen eskutik. Izan ere, elkarte horrek Bigarren eskuko II. Liburu Azokatxua antolatu du toki horretan, irakurzaletasuna herrian eta eskualdean zabaltzeko eta herri liburutegia eta komunikazio-topagunea sortzeko. Asmo horrekin pasa diren Gabonetan lehenengo "azokatxua" antolatu zuten "arrakasta handiz" ehunaka pertsona bertatik igaro eta dozenaka eta dozenaka liburu erosi baitzituzten. Aipatzekoa da, material gehiena 1, 2 edo 3 eurotan eskura daitekeela eta ale bakan batzuek, entziklopedia liburukiak eta beste, bertan topa daitezkeen prezio garestienean daudela, 5 euro, alegia. Gainera, kasu askotan liburuak auzokideek emandakoak dira. Elkarteak dagoeneko dozenaka bazkide ditu eta horrez gain informazio zerrenda osatu du. Horren berri izateko plazabeltza[abildua]euskalerria.org e-postara idaztea baino ez da egin behar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun