Jose Vicente Ojinaga
Sopelako Ezker Batua Berdeen udal bozeramaileak
Zipiriñe eskola publikoetan egin behar diren lanen atzerapena salatu du gaur. Izan ere, Ojinagak emandako informazioaren arabera, lanak datorren ekainean hastea aurreikusitako zegoen, baina Hezkuntza Sailak abendura arte atzeratzea erabaki du. Ezker Batuak gaitzetsi du Sopelako Udal Gobernuaren eta Hezkuntza Sailaren jarrera eta gaineratu du bi urtez luzatuko diren zaharberritze lanek “ez dutela udalerriko hezkuntza publikoko eskaera osoa hartzeko balio izango”. Horregatik, Ojinagak eskatu du lanak ekainean hastea, uda baliatu ahal izateko, lanak ahalik eta lasterren amaitzea eta 0 eta 6 urte bitarteko zentro berri bat abiatzea. Aurten Zipiriñe eskolak 530 ikasle ditu, haietatik 36 bi urtekoak dira, 175 Haur Hezkuntzako bigarren zikloan daude eta Lehen Hezkuntzan gainontzekoak, hau da, 319 ikasle. Zentroan A ereduko hiru gela gelditzen badira ere, gehiengoak, 29 ikasgela, D ereduan ikasten du. Argazkian, Zipiriñeko ikasleak harrera egiten Olentzerori.