“Nazioa gara, etorkizuna gure esku” lelopean Aberri Egunerako deia egin du Bai Euskal Herriari ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 2a, 16:35

Aberri Egunaren ospakizuna gerturatzen ari den honetan, Esait eta Bai Euskal Herriari ekimenetako gizon eta emakumeok gure poza adierazi nahi dizuegu, aspaldiko partez, sentsibilitate ezberdinak bilduko dituen deialdi bateratu bat burutu delako. Aurten, herri bezala, bere etorkizuna eskuetan hartzeko determinazioa duen nazio gisa Aberri Eguna ospatzeko deia luzatu nahi diogu euskal jendarteari. Horregatik dei egiten dugu ikurrina kalera ateratzera. Apirilaren 8an, etxe, plaza, kale nahiz mendietara ikurrinak eramateko deia luzatzen diogu jendarteari. Bai eta Irundik Hendaiara goizeko 11:30ean burutuko den martxa herritarrean parte hartzera deitzen dugu. Beraz, datorren apirilaren 8an, Bidasoa ibaiari bultza egingo diogu, Euskal Herria nazioa denaren aldarria Kantauri itsaso luze zabalean zabal dezan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun