Bihar jokatuko dute Getxoko Nazioarteko Boleibol Saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 2a, 20:37

Getxoko Nazioarteko Boleibol Saria antolatu duen Getxo Bolei Taldekoekin batera, Xixongo C.V. Calzada (Asturias), Venrayko Raayland College (Holanda) eta Ti-Volley Innsbruck (Austria) taldeetako 50 bat jokalariak hartu ditu gaur goizean Guzman Aranaga Kirol zinegotziak udaletxeko batzar areto nagusian. Gazte mailako lagunarteko txapelketa hori bihar, apirilak 3, jokatuko dute. Maila horretako EAEko txapeldun berriak dira neska getxoztarrak. Bai finalerdiak, bai finalak 17:00etatik aurrera izango dira Fadurako udal kiroldegian. Lehenengo finalerdia C.V. La Calzada eta Raayland Collegeren artean izango da eta bigarrena Ti-Volley Innsbruck eta Getxo B.T. taldeen artean. Irabazleek 20:00etatik aurrera jokatuko dute finala. Argazkian, taldeetako neskak Getxo "markadun" kapela eskuan, udaletxeko eskaileretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun